Udal Fondoa
10817 onomastiko | 940 toponimiko
Datak: 0 - 1959.
Izenburua:
Udal Fondoa
Maila: Funtsa
Sailkapena: 01.01
Bolumena: 9531 registro(s)
Aurkezpena: 1268an herria sortu zenetik 1924 arte Bergarako Udalak bere funtzioetan sortu edo jasotako dokumentazioa.
Kontserbazioa: 1500/10/10ean egin zen inbentarioan San Pedro parrokian zegoen artxiboa. 1689an bi lekutan banatuta zituen Kontzejuak artxiboak: San Pedron eta Udaletxearen etxeetan.
Badakigu 1849ko abenduan herriko artxiboa San Pedron zegoela. 1855eko ekainaren 14ko erabaki bidez, San Pedron zeuden artxiboko paperak eta eskribauen etxeetako gainerako agiriak Udaletxearen alboko eraikinera eramatea erabaki zen. 1857an artxiboa berriro San Pedrora eraman zen. Lokalaren egoera txarra ikusita, ospitale zaharrera eraman zen artxiboa 1859an. 1867an Zaharren etxera eraman zen, ospitale zaharra bota egin behar baitzen. 1981ean Epaitegiko eraikineko beheko solairuan zegoen artxiboa eta Errekalde jauregira eraman zen. Ospitaleko dokumentazioa ere iritsi zen hara. Udaletxeko ganbaran ere bazegoen, itxuraz, dokumentazioren bat, baina 1985ean bota egin zuten. 1989an Errekalde jauregian zegoen artean Udal Artxiboa; udaletxea zaharberritzeko hustu zenean, beheko solairuko gela batean eta bulegoetan gordetako dokumentazioa artxibora bidali zen. Azkenik, 1995ean Udaletxeko eranskin berrian kokatu zen artxibo zerbitzua.
Eskuragarritasuna: Baimena dago indarrean dagoen legeriak mugaturiko kasuetan izan ezik.
Deskribapen tresnak: Une honetan daudenak: inbentario bat eta dokumentu jakin batzuen hustuketak, artxibo honetan kontsultagarri daudenak:
Sei liburutako agirien hustuketak, Angel Agirrek 1971 eta 1972an eginak.
Auzi-liburuaren hustuketa (signatura: L/297) 1982an egina.
Bergarako Udal Artxiboaren Aurkibidea, 1500 urtera artekoa.
Akta-liburu, Kontzejuko erregistro, Batzar Nagusietako Erregistro eta auzi-liburuen hustuketak.
Kontsulta eskuragarri BADATOR datu basean : http://www.snae.org/badator.es.php
Azpifuntsak
- Subfondo histórico (hasta 1924) (1268 -1996)