Bergarakoartxiboa.net

Eskribautzak

0 onomastiko |  0 toponimiko

Datak: 1512 - 1871.
Izenburua: Eskribautzak
Maila: Funtsa

Sailkapena: 05
Bolumena: 312 kaxa

Aurkezpena: Ez da funtsa zentzu hertsian, Bergarako Udal Artxiboan
Eskribautza
izenpean jasotako dokumentu-multzoa baizik. Eibarko, Mutrikuko eta Soraluzeko eskribauek beren eskribautzetan sortutako dokumentuak jasotzen dira; izan ere, fede emateko funtzioa zuten Erregimen Zaharrean:
-fede emate judiziala; Alkatea lehen auzialdiko epaile arrunta zen.
-fede emate notariala; protokoloak eta eskriturak.
Kontserbazioa: Dokumentu horiek Bergarako Udal Artxiboan jaso dira zehaztu gabeko datatik,
Eskribautza
izenpean.
2005ean, Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako hitzarmen bati esker, dokumentuen inbentarioa egin zen, herri bakoitzari zer dokumentu zegozkion zehazteko eta bakoitzari bereak itzultzeko.
Ondoren, hitzarmena sinatu zen udal horietako bakoitzarekin, beraiei zegozkien dokumentuak itzultzeko. Mutrikuko eta Soraluzeko udal artxiboetara beraien dokumentuak eraman ziren. Eibarko Udalak, berriz, dokumentu horiek Bergarako Udal Artxiboan jasotzen jarraitzeko eskatu du, bere udal artxiboan behar bezalako baldintzarik ez dagoen bitartean.

Eskuragarritasuna: Eibarko Udalaren dokumentuak Bergarako Udal Artxiboan kontsulta daitezke, Eibarko Udalari baimena eskatu ondoren [link]
Mutrikuko dokumentuak kontsultatzeko, Mutrikuko Udal Artxibora jo behar da [link]
Soraluzeko dokumentuak kontsultatzeko, Soraluzeko Udal Artxibora jo behar da [link].

Hizkuntza: Gaztelania
Deskribapen tresnak: Inbentarioa

Azpifuntsak