Bergarakoartxiboa.net

Bergarako Kultur Ekintza - Promoción Cultural Bergaresa

0 onomastiko |  0 toponimiko

Datak: 1948 - 1995.
Izenburua: Bergarako Kultur Ekintza - Promoción Cultural Bergaresa
Maila: Funtsa

Sailkapena: 00 00.00
Bolumena: 4,70 metro lineal; 3994 irudi, 8 mm.ko 4 filme, 3,5 hazbeteko 32 diskete

Aurkezpena: Promoción Cultural Bergaresa - Bergarako Kultur Ekintza
Bergarako Kultur Ekintza lan-batzordetan antolatzen zen; hauexek zituen bere jarduera-eremu nagusiak: irakaskuntza (haur hezkuntza, lehen hezkuntza, lanbide-heziketa, ertaina, eta ezgaituena) eta kultur ekintzak (sustapena deituak). Bigarren Hezkuntzako Institutua eta UNED ikastetxea sortzeko lanean partaide eta eragile izan zen. Hori lortzean, ahalegin handiagoa egin zuten kultur ekintzen antolakuntza bultzatzen: txistu ikastaroak, hitzaldiak, arte aplikatuak, zine kluba, erakusketak, euskara eskolak, marrazki eta margo lehiaketak, etab. Kultur ekipamendua hobetzea ere bultzatu zuen: liburutegia, Seminarioko Natur Zientzien museoa, Kultur Etxea edo Musika Eskola.
Ariz-ondo aldizkaria ere argitaratu zuen hiru garaitan: 1976-1977 bitartean 4 zenbaki; 1980-1981 urteetan beste 2 zenbaki eta 1990-1994 urteen artean 45 zenbaki

Kontserbazioa: Elkartearen sorreran Lanbide Institutu Teknikoa eta Industri Maixutzako Lanbide Eskolan izan zuten behin behineko egoitza; geroago Zabalotegiko dorrearen beheko lokaletara joan ziren eta azkenean Errotalde (Santa Ana) jauregira
Eskuraketa: Bergarako Kultur Ekintzaren dohaintza, elkartea desegin zen unean (1995).
Eskuragarritasuna: Bai
Ezaugarri fisikoak: 4,70 m. lineal; 3994 irudi, 8 mm.ko 4 filme, 3,5 hazbeteko 32 diskete
Deskribapen tresnak: Aurkibide topografikoa.

Sekzioak