Serafin Esnaolaren argazkien erakusketa
Don Serafinen Bergara. Serafin Esnaolak Bergarako egonaldian ateratako argazkiak (1964-1992)
Antolatzailea: Bergarako Udal Artxiboa Koordinatzailea: Miguel Angel Elkoroberezibar
Bergarako Udal Artxiboak Serafin Esnaolak bere Bergarako egonaldian (1964-1992) ateratako argazkiekin erakusketa bat prestatu du Bergarako Aroztegi erakusketa aretoan. Erakusketaren inaugurazioa azaroaren 13an izango da. Aretoak 18:00etan ateak irekiko dituen arren, inaugurazio ofiziala 19:00etan izango da.
Miguel Angel Elkoroberezibar bergararrak zuzendu duen erakakusketan, don Serafinek ateratako 100 argazkiez gain, berak erabilitako zine eta diapositiba proiektoreak, zine eta argazki kamerak eta editatzeko tresnak egongo dira ikusgai. Bisitariak don Serafinek egindako hainbat filme ikusteko aukera ere izango du.
Erakusketak arazoaren 29ra arte iraungo du (asteartetik ostiralera 18:00-20:30, larunbatetan 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta igandeetan 12:00-14:00)
Erantzun