Bergarakoartxiboa.net

Bueltatu »

03/11/2011 - 16:45

Cuchillería y tijerería de Bergara en la Edad Moderna" liburu digitalaren aurkezpena

JOSE ANTONIO AZPIAZU EGILEAREN HITZALDIA

Egileak makina bat lan eta ikerketa egin ditu Aro Modernoari buruzkoak batik bat. Ikerketa honetan, Bergaran Aro Modernoan labangintzak eta guraizagintzak izan zuen garrantzia azaltzen du. Bergarako Udal artxiboko laguntza jaso zuen ikerketa burutzeko.

Serorak Debagoienean (XVI-XVIII) liburuarekin hasitako bildumaren bigarren alea da hau. Udalaren helburua, egiten diren ikerketen argitalpena eta zabalkuntza da. Argitalpenak atalean pdf-a eskegi dugu: irakurgarri, inprimagarri eta deskargagarri. Liburuak apropos egindako diseinua eta maketazioa du. Aipatutako pdf-a, erakargarria izateaz gain, barruko eta kanpoko estekak ditu. Hemen deskargatu daiteke

Hizlaria: Jose Antonio Azpiazu

Eguna eta ordua: Azaroaren 11an, arratsaldeko 7etan

Lekua: Udaletxeko Pleno Aretoa

Hizkuntza: Erderaz


Erantzun