Zerbitzuak
Udal Artxiboak bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, udal administrazioaren kudeaketan lan egitea, artxibo sistema martxan jarrita. Horretarako udal zerbitzuetako artxiboen eta artxibo zerbitzuaren arteko koordinazioa sustatu eta artxibo sistema gidatu behar ditu. Bestetik, dokumentazio-ondarea gorde, antolatu eta kontsultagarri jartzea da. Bigarren helburua betetzeko egiten diren eginkizunak ondorengoak dira:
Aholkularitza.
Udal artxiboak herritarrek, ikasleek, ikerlariek, erakundeek edo beste udal zerbitzuek Bergararekin zerikusia duten agiriei buruzko informazioa eta aholkularitza ematen du. Hala eta guztiz ere datuak lantzea, euren analisia eta agiriek jasotzen duten informazioaren bilaketa erabiltzaileek egin beharreko lana da.
Argazkia: Benito Cantero
Edonor etorri daiteke Udal Artxiboan gordetzen ditugun funtsak kontsultatzera. Beti ere, dokumentuak kontsultatzeko baimena dago, indarrean dagoen legeriak mugaturiko kasuetan izan ezik.
Kudeatzen ditugun testu funtsa ezberdinen bilaketa datu basean egin daiteke. Argazki eta bideoen kasuan, momentuz behintzat, Artxibora etorri beharra dago.
Argazkia: Benito Cantero
Artxiboan gordetako agirien erreprografia fotokopia bitartez edo digitalizatuta egiten dira, artxiboaren baliabideen arabera. Agiri baten kopia egin aurretik kontserbazio egoera zein den eta jabetza intelektuala duen ala ez ikusi behar da.
Kopiak eskatzeko orria bete (PDF; 37 Kb).
Kopiak egin eta gero, korreoz edo e-postaz bidaltzen dira, beti ere onartutako tasen araberako ordainketa eginda.